XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ATHLETIC TXAPELDUNEz degu beste erremeyorik, donostiarren aldeko belarria ikusten ba-zaigu ere, bilbotarren garaipena aitortu bear dugu, eta Begoña`ko amaren oiñetan belaunikaturik los leones de San Mames`koagaitik eskeintza bat egin.
Umil ta serio eta zergaitik ez, biotza lertuta, eztarria lertuta eta ia dana lerturik izan arren, euskaldunak bai gera,
Maradona`ren gaiñetik, beltzez jantzitako silibitu zalearen gaiñetik eta Madril`go zentralismoaren gaiñetik, euskaldunak txapeldun!.
Doblete zer zan ere ez genekian Bilbo`ko leoiak liga eta kopa irabazi arte.
Orain ori ere ikasi dugu.
Igande batean, donostiarrak eta bilbotarrak jokatu zuten nor geiagokak, ekarri eta ixuri zuen esamez pilloa, Madril`go izparlariak futbola politikakin naasi nai zuten, euskaldunak gaiztoak gerala agertzeagaitik, eta San Mames`en ordea euskaldunak onak ez ezik super onak gerala agertu zan.
Bilbotarrak irabazi eta txapeldun geratu, atzerriko futbolerorik gabe, Lezama`ko arrobitik irtendako jokalariak nagusitu dira Estadu maillan.
Alde batera ez da arritzekoa garaille gertatzea.
Santa Maria de Lezaman gertutu eta San Mames`en jokatu, santuen laguntzarekin Alkoyano`k berak ere dobletea egingo luke alajaiñetan!.
San Mames`ko igandea igaro zan eta berealaxe etorri zan Bernabeu`ko larunbata.
Pujol-Garaikoetxea.
Euskaldunak eta Katalanak elkarren aurka, edo ta ez dugu zuzenegi itz egin, euskaldunak bai, an zanpatu zuten zelaiko belarra, baiña katalanak oso gutxi zeuden Menotti`ren taldean.
Ikurrin asko Madril`en, bilbotarrak ez dira izutzen blaspiñartarrekin alajaiñetan, gero Urtubi izeneko bati or gogoratzen zaio baloiari eundoko ostikoa eman eta sare tartera bidaltzea, Jesus ta Maria... gooool, gooool, gooool!.